martes, 24 de abril de 2012

Normalizazioa Mikelsen-en hitzetan


Mikkelsen-en hitzetan:

Normalizazio printzipioaren arabera, herritar guztiek hainbat onura jasotzeko eskubide bera dute.
Gizaki guztiek dute garatzeko gaitasuna bai eta gaitasun horiek guztiak garatu ahal izateko bideak edukitzeko eskubidea ere.

Amaitzear dago marjinazio eta segregazio kaltegarriaren garaia, eta gero eta indartsuagoa da herritar horien eta gainerakoen arteko berdintasun juridikoaren aldeko jarrera.
Normalizazioa deskribatu ahal izateko bizi-baldintzak orokorrak eta tratamendua, bere zentsurik zabalenean, bereizi beharko ditugu.

Bizi-baldintzei dagokienetan, hiru alderdi hauek izango ditugu kontuan, bizitoki-baldintzak-lan baldintzak eta aisialdi-baldintzak.Gainera haurren eta helduen arteko bereizketa ere egin beharko dugu.
Hiru alderdi hauetaz gain, tratamendu berezia izateko eskubidea onartzen zaizkie. Adimen urriko pertsonak besteak bezalako pertsonak dira funtsean, guztiok ditugun eskubide zibil berak dituzte, baina urritasunen bat jasatzen dute (egia esateko gehienek urritasun anitzak pairatzen dituzte).Adimen urriko pertsonek zerbitzu berezituak behar dituztenez gero, normalizazio-printzipioak eskatzen du behar dituztenen espezialitateak eskuratzeko aukera izan dezatela.Tratamendu hori hainbat motatakoa izan daiteke, eta, hasiera batean, lehen aipatu bezala hezkuntza ere hartuko luke bere baitan.

Bizitzaren hainbat esparrutan normalizazio printzipioa aplikatu izanak frogatu du garrantzi handia duela zenbait alor argi eta garbi bereizteak: bizitokia lana eta aisialdia.

Bukatzeko “integrazioa” eta “normalizazioari” buruzko, Bank Mikkelsen-en iritzia aipatu nahi izan dugu:

“Integrazioa” eta “normalizazioa” bi kontzeptu guztiz ezberdinak dira. “Normalizazioagure ahaleginen xedea da, eta horra iristeko hainbat bide erabiliko dugu. Integrazioa da gure ustez normalizazioa ekarriko duen metodoa, baina integrazioa bidea besterik ez da, ez helburua. Integrazioaren arazoa beste era batekoa da eta pertsonaren erabateko integrazioa izango litzateke bere ondorioa. Guk ez dugu integrazioa horretan sinesten, ez atzeratuentzat ez eta pertsona “normalentzat” ere. Nik neuk ez nuke modu horretan “integratu” nahi, nahiago nuke neure taldea aukeratu, giza eskubidea baita aukera hori egitea eta adimen urriko pertsonek ere besteok ditugun aukera berak izan behar dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario