lunes, 14 de mayo de 2012

Google ekosistema

Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz. Ekosistema kontzeptuak, egun, ekologia gainditu du, eta forma digitala hartzera ere pasa da. Hauxe da hainn zuzen ere Google-ek sortu duena, baina kasu honetan irizpideak ekonomikoak dira. 

Eric Schmidt, Google-eko presidentea bere definizioa plazaratu zuen duela urte batzuk Las vegas-en egindako kongreso batean. Schmidt erantzun arrunt batekin hasi zen terminoa definitzen: 

“… plataformas de redes escalables que aportan el mejor valor para el cliente”. 

Google-en motorea denok ezagutzen dugun bilatzailea da, egunero erabiltzen duguna hain zuzen ere. Hala ere, Google hori baino askoz gehiago da, hau da, zerbitzu gehiago eskaintzen ditu: Gmail, Google Video, Google Maps, AdSense, Adwords, Google Calendar, YouTube, Google Chrome,Google Latitude, Cambios Google ,Google toolbar, Picasa, Blogger, Chrome, Talk... 

Wikipedian “ecosistema digital” bilatzen badugu, hauxe da honen definizioa: 

La presencia de una marca en Internet es una gran oportunidad para poder darse a conocer a miles de usuarios. En este sentido, las acciones de marketing online van orientadas a proporcionar el mayor número clientes a través de una comunicación eficaz y continuada. Teniendo en cuenta la variedad de soportes de marketing online existentes, se ha de trazar un plan estratégico para poder encauzar las distintas acciones como si se tratara de un plan de medios tradicional. 

El plan estratégico contempla no solo acciones destinadas a optimizar los recursos de la web, sino también a incrementar las posibilidades de comunicación en Internet. De esta concepción, surge la denominación de Ecosistema Digital, es decir, la creación del entorno más favorable para potenciar un proyecto web en Internet.

jueves, 10 de mayo de 2012

ESCUELA DE DESCALZOS

En Rajastán, en la India, una escuela extraordinaria prepara a mujeres y hombres del campo –muchos de ellos analfabetos– para que lleguen a ser ingenieros solares, artesanos, dentistas y médicos en sus propias aldeas. Se llama Barefoot College (Escuela de descalzos) y su fundador, Bunker Roy, explica cómo funciona.

martes, 8 de mayo de 2012

TELEBISTA TAILERREAN EGINDAKO IRAGARKIA

Hezkuntza bereziaren historia



Hezkuntza Bereziaren historia

Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak lantzeko, oso garrantzitsua da gai honek historian zehar izandako garapena ezagutzea, garai eta leku bakoitzean ezaugarri batzuk izan baititu. Pertsona “desberdinak” modu askotan tratatu izan dira, eta haien inguruko aurreiritziak edo sailkatzeko moduak oso diferenteak izan dira.
Kontutan hartu behar dugu, Hezkuntzaren Historiak hezkuntza-sistemen eremuan 100 urte inguru baino ez daramala, eta denontzat publikoa eta derrigorrezkoa den irakaskuntzak 28 bat urte dituela Espainian.
Antzinako gizarteetan (Espartan, Erroman…) “anormalak” abandonatu, kanporatu edo hiltzen zituzten, bizitzerik merezi ez zutelakoan.
Erdi Aroan, “anormalak” beldur soziala eragiten zuten, zorotzat, alfertzat, heretikotzat hartzen ziren.
Pizkundean (Estatu Modernoaren hasieran), erlijio-ideien eragina galtzen joan zen eta ideia humanistak garrantzi hartu zuen. Orduan, “anormalak” harrera hobea zuten (karitatea nagusi zen) eta inozotzat hartzen zituzten.
Sentimen urrikoen hezkuntzaren aldeko lehen urratsak eman ziren:                                                                       Fray Pedro Ponde de León (1520-1584)à gortasuna eta mututasuna erlazionatu zuen (Gormutuen Doktrina argitaratu).
Juan Pablo Bonet (1620)à “Letren erredukzioa eta mutuei hizketan irakasteko artea”.
XVII. mendeko absolutismoanà Babes-etxeak estatuaren esku zeuden eta Giltzaperatze-politika aurrera eraman zuten: ume abandonatuak, txiroak eta marjinatuak baztertu edota akabatzen zituzten, gizartea haietaz babesteko.
Vicente de Paul (1581-1660)à Humanitatea sustatu zuen eta “idiotak” ziren umeekin hezkuntza esperientziak bultzatu.
J.A. Commenio (1657)à “Didaktika Magna”, denontzako hezkuntzaren beharra (“inor ez da baztertua geratu behar”).
Garai horretan, hezkuntza aberatsen pribilejio bat zen, guztiz pribatua. Pobreeen hezkuntza antolatu gabe zegoen, beraz, gizarteak ez zuen ulertzen “anormalen” hezkuntza aldarrikatzea.
XVII. mendean instituzioak sailkatzeko metodoak hobetzen ditu: zoroak, gaizto moralak, alferrak…

Hezkuntza bereziaren hasieraà medikuak hezitzaile.
Frantzian (1755)  gorrentzako lehen eskola publikoa (eskuzko metodoa, keinuzko mintzairaren sistematizazioa). Gero Ingalaterran, Alemanian, Holandan eta Eskozian hauek zabaldu.
Valentin Haüyàitsuen hezigarritasuna aldarrikatu zuen eta itsuentzako erliebezko idazketa sortu ere. 1784an itsu gazteen institutua sortu zuen Parisen. Bere ikasleen artean Louis Braille zegoen, gaur egun ere erabiltzen den irakurketa-idazketa famatuaren sortzailea.
Frantziako Iraultzarekin eta medikuen laguntzarekin, zoroak eta delinkuenteak bereiztu zituzten. Philipe Pinel medikuak idiozia gaixotasun mental bezala sailkatu zuen. Uste zuen ezin zutela hezkuntzarik jaso, tratu morala behar zutela.
Jean Itard medikuak (Hezkuntza Bereziaren aitzindaria)à “Aveirongo basatia”-rekin lan egin zuen eta adimen urriko pertsonak hezkuntza jaso ahal zutela frogatu zuen, atzeraezintasunaren teoriarekin apurtuz.
J.E.D. Esquirol (1818)à idiozia (adimen atzerapena) eta zoramena (gaixotasun mentala) bereiztu zituen.
Edouard Seguin A.E.B.(1812-1880)à idiotekin lan egin. Idiozia, idiotak daukan borondatezko arazoa dela uste du. 1850ean A.E.B.-etan pertsona atzeratuentzako lehen eskola sortu. “Idiozia eta bere tratamendua metodo fisiologikoaren bidez” argitaratu.
Samuel Howe medikua A.E.B.(1832)à itsuentzako babes-etxea sortu, gero “Perkins Instituzioa” izango dena. Eskola publikoaren alde egin zuen, eta gazte idiotentzako eta adimen-motelentzako eskola bat sortu zuen haien hezigarritasuna defendatuz.

Karitatetik bazterketara. Sailkapenetik eskaintza berezietara
AEB-etan esperientzia batzuk arrakasta izan arren, zailtasunak sortu ziren. Eskoletan gaixo gehiago onartu eta haiekin emaitza gutxiago lortu. Hau hezkuntza porrota bezala ikusi, batzuetan guztiz sendatzeko itxaropenak zabaldu zirelako.
Hezkuntza instituzioak bizitza osorako erakunde bihurtzen dira, eskolak baino babes-instituzioak ziren (oso handiak, gizartetik urrun). Babes-hiri zoragarri gisa aurkezten zituztenez, jarrera aurrerakoiak alde batera utzi ziren. Hezkuntza ematetik karitatea edo pietatea eskaintzera.  “Anormalak” mehatxu sozial bezala ikusten ziren.
Alarma eugenesikoa sortzen da: gizaki degeneratutzat hartzen ziren pertsona guztiak esterilizatu eta giltzapetzen ziren. Esterilizazioa kontrolatzea zaila zenez, segregazioa egin zuten (instituzionalizatu, gizartetik baztertu). AEB-etan anormalak negaiboago epaitu, Europan positiboago.
Maria Montessori Italia (1898) à Adimen urriko umeen tratamendurako hobe metodo pedagogikoa medikoa baino. Eskola ortofrenikoa sortu: jolas librea, naturaltasuna, sentsazio eta mugimenduan hezkuntza…
AEB-etan eztabaida adimen-motelen inguruan: eskola arrutetan ala berezituetan. Bigarren irakaslearen laguntza, pertsonal espezializatua…
Lehen mundu gerrak adimen-testen hedapena dakar (eskola militarretan erabilera masiboa): limitea, arina, moderatua, larria eta sakona (testak diskriminatzeko ziren).
Depresio handiarekin marjinazio egoera indartu. Baina bigarren mundu gerra hasi baino lehen Hezkuntza Berezia herritartze-agiria jaso: jada ez da esperimentutzat hartzen, baizik eta arlo pedagogikoaren oinarrizko elementutzat.
K. Marx eta Engels 1975 à “Bakoitzarengandik bere gaitasunaren arabera, eta bakoitzarentzat bere premien arabera” (Diskriminazio positiboa).

Gizartera itzultzea eta hezkuntza-eskaintza espezifiko baten antolaketa
Bigarren gerraren ondoren erakunde espezializatuak sortu eta zerbitzuen garapenerako politikak definitu ziren. Erakunde handiak aurrera doaz. Elbarrientzat errehabilitazioa eta tratamenduen beharra indartzen da, gero beste populazio batzuentzat zabalduko dena.
Psikologiaren hasiera ematen da (Rousseau, Piaget…)
Anormalak hartzen dituzten erakunde batzuen errealitatearen miseria ezagutzen hasten da eta gurasoen mugimendua sortzen da, ondorioz zerbitzu gehiago lortu.
1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala: pertsona guztiak barne hartuz: estatuak herritar guztien ongizateari garrantzi gehiago ematen hasi ziren (Hezkuntza publikorako eskubidea onartu).
AEB-etan beltzen eskubide zibilen aldeko borrokan aurrerapauso handiak eman ziren.
Bank-Mikkelsen, Europa à zerbitzuen normalizazio kontzeptua azaltzen du (guztiek zerbitzu berak erabiltzeko eskubidea).
Hezkuntza Berezia etapatzat hartzen da, baina oraindik ikasleak sailkatzeko hezigarri eta hezigaitz kontzeptuak erabiltzen dira.
Espainian XX. mendearen erdialdean hasten da (Europako gainontzeko herrialdeekin konparatuta nahiko berandu) gizarte eta hezkuntza zerbitzuen garapena. 1945ean sortu zen Lehen Hezkuntzaren Legea (Hezkuntza Bereziaren hasiera ofiziala adierazten du). Euskal Herrian 1960tik aurrera gurasoen elkarteek garrantzia hartu zuten.
Hezkuntza Bereziaren historia horrela laburbildu daiteke:
Anormalak à Pertsonak
Berariazko instituzioak à Denontzako zerbitzu sozialak
Mehatxu diren pertsonak à Eskubidea duten pertsonak
Hitz gabeko pertsonak à Iritzia duten pertsonak