miércoles, 18 de abril de 2012

Gizarteratzea


Gizarteratzea gizabanakoak gizarte baten kultura bereganatzen dueneko prozesua da. gizakiak gizartea barneratzen du. Beraz, gizabanako gizarte horretan bizitzeko prestatzen da, sozializatzen da, bere taldearen kultura bereganatzen duen neurrian. Rocherrek honela definitzen du sozializazioa: “gizabanakoak bere bizitzan zehar bere inguruneko elementu soziokulturalak ikasi, barneratu eta esperientziak eta eragile sozial esanguratsuen eraginez bere nortasunaren egituran integratzen duen prozesua da. Hala egokitzen da bizi behar deneko ingurune sozialera.”
            -kultura bereganatzea: ezagutzak hartzea, ereduak, baloreak, zeinuak… “ gizarte baten bizitzeko erak, egiteko moduak eta sentitzekoak ” norberak bizi behar duen talde horren kultura jaso eta zeurea egin. Honek bizitza osoan irauten du.
            -nortasunaren egituran integratzea: sozializazioaren eraginez gizarte eta kulturaren zenbait elementu nortasunaren egituran integratzen dira. Giza organismo biologikoa gizartekide bilakatzean, nortasun edo indibidualitate berezia duen pertsona egiten da.
            -ingurune sozialera egokitzea: gizabanakoa bera jaio eta bizi den ingurune sozialera egokitzen da: orain gizarteratutako pertsona talde bateko kidea da, familia batekoa, herri batekoa, etnia batekoa, erlijio batekoa…

No hay comentarios:

Publicar un comentario